XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) nork pentsatu egiten genuen jolas; esnegainezko mendi gozoak imajinatzen genituen, eta egun osoan txokolatea eta beste gozokiak jango genituen.

Gure jolaslekua zabor pila bat zen, ustel usain artean.

Orduak eta orduak aritzen ginen hura miatzen; botatako gauzen artean ibiltzen ginen, belaunetaraino sartuta, eta altxor bat bilatzea zen gure itxaropena.

Batzuetan zortea izan eta lokarri zatiren bat bilatuko genuen, edo azenario ia usteldu bat, zati ustela kenduz gero jateko moduko zerbait zeukana.

Etengabe bidaltzen zituzten pertsonak ekialdera, haur asko tartean.

Haien gauza asko zabortegira joan ohi ziren, dena utzi beharra baitzeukaten garraio-bagoietara igo baino lehen, Auschwitz-eko gas-ganbaretara eramateko.

Behin, andrakila bat aurkitu nuen, ez beso, ez hanka.

Ziur nengoen andrakila hura jabeak ez zuela bota hautsia egoteagatik.

Ziur neskatoren bat behartu egin zutela bere altxor preziatu hura han uztera.

Tristura sartu zitzaidan jostailua uztera behartu zuten neskatoarengan pentsatu nuenean.

Zorionez, artean nirekin neukan neure andrakila, Marlene.

Amaren lagun batek poltsatxo bat egin zion.

Haren soineko urriak barruan sartu eta sorbaldan zintzilika eramaten nuen, (...)